XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Banoa esan dio.

- Baina zer egin nahi duzu zuk Koblenz kalean? galdetu dio Resik jakinguran.

- Ba, norbaitekin hitzegin.

- Itzuli baina azkar!

Haurrak baietz esan eta etxetik atera da.

Emakume-zerbitzari bat Irene Gerlachen gela dotorera sartu eta irribartsu dinotsa:

- Haur batek nahi du zurekin hitzegin.

Neskatila bat da.

Gerlach andereñoak hatz-oskolak pintatu berri ditu.

Horregatik mugitu egiten ditu atzamarrak, esmaltea lehor dakion.

- Neskatila bat esan duzu?

- Bai.

Luisa Palfy du izena.

- Aaa! dio Gerlach andereñoak apur bat harriturik-, sartzeko esan.

Zerbitzariak aldegin ondoren dama gazteak jaiki, ispiluari begiratu eta irribarre egiten du bere aurpegi serioa ikusirik.

Luisa errotaria lady Milford ikustera dator, pentsatzen du.

Aski jakintsua bait da bera.

Haurra gelara sartu bezain laster hara zer agintzen dion emakumeak bere zerbitzariari: